Gehigarriak

Idiazabal Gaztaren Ibilbideak oinarrizko "pack"-az gain, zerbitzu eskaintza gehigarri ba jartzen du ibiltarientzat eskuragarri, Ibilbideari kalitate, erosotasun edota segurtasun puntu bat gehiago erantsi nahi dien guztientzat.

"Ibilbidea" atalean deskribaturiko norantza gomendatzen dugun arren, kontrako norantzan egiteko aukera.

Objektu pertsonalen garraioa: 15 € pertsona eta eguneko, eta Ibilbide osoan kontratatuz gero 80 €. (hautatuz gero, taldeko kide guztiek kontratatu beharko dute. 4 pertsona edo gehiagoko taldeentzat soilik). Ahaztu zaitez motxila astunaz eta gozatu Ibilbideaz erabat aske!

Ibilbidea egiterakoan seguruago senti zaitezen Ibilbiderako aseguru bat kontratatu dezakezu, pertsona eta eguneko 10 €-ren truke.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, bere elementuak eta txoko guztiak metroz metro ezagutzen dituen gida titulatu baten konpainian egin ezazu. Kontsultatu prezioa eta disponibilitatea.

Arratsaldean txangoak proposatzen dizkizugu:

1) Etxegaratetik Idiazabala eramango zaitugu: txangoak ondorengoa hartzen du barne: Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua + gaztandegi bat edo udal igerilekura sarrera.

2) Arantzazutik Gomiztera joan-etorria oinez, baserria eta artzain-eskola. a) bisita gazta dastaketarekin + ardoa, b) a aukera + artzain txakur erakustaldia, edo c) a eta b aukerak + dastaketa gastronomikoa. (Aukera osoenaren ezaugarriak: 90 min. Prezioa: 10 €/pertsonako. 10 pertsona baino gutxiagoko taldeen prezioa: 100 €).


  • Kale Nagusia 37 | IDIAZABAL (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.