Gomendioak

Jarraian gomendio praktiko zerrenda bat proposatzen dizuegu:

Trekking-erako arropa eta oso astunak izan gabe mendirako oinetako egokiak

Arropa eta objektu gehiegi ez garraio zerbitzua kontratatzen ez bada

Goizean garaiz hastea etapak eta ilundu aurretik alojamenduetara ailegatzea

Biderako ura eta elikagairen bat hartzea (alojamenduek eskainitako "pic-nic"-a kasu)

Ibilbideko mapa eta norbere mugikorra beti gainean

Bideko marka zuri-gorriak jarraituz joatea (GR-283ari dagozkionak)

Adi egon eguraldiari eta prezipitazioei, bideko baldintzak aldatzen baitira; bide irristakorra, lokatza, elurra, behe lainoa, haizea, bero handia,...

Arreta handia bideari erorikoak eta bihurrituak ekiditeko, basoetan lokatz dezente aurki daiteke eta altuerako inguru karstikoetan harri txiki solteak

Ibilbidean egin beharreko geldialdiak egin atseden hartzeko, gogoratu egun osoa dagoela etapa egiteko

Hay que destacar que al tratarse de una ruta que atraviesa dos parques naturales de lado a lado, es imprescindible cumplir la normativa de Parques Naturales. 

Idiazabal Gaztaren Ibilbideak zailtasun maila ertaina du 6tik 4 etapatan, eta handia gainontzeko bietan, 20 kilometrotik gorako etapa bakarrak baitira, besteak beste. Mendi Ibilbidea da hein handi batean, baina zati urbano dezente ere baditu. Hortaz, lokatza izan dezaketen baso pistak, belardiak, harri solte txikiak dituzten bidezidorrak edota hormigoizko errepideak aurkituko dituzue.

Klima, eguraldia, tenperatura eta hezetasuna ere kontutan eduki behar dira. Kostaldeko Klima Atlantikoa dugu eta prezipitazioak ugariak dira. Jakinda barnealdean eta dezenteko altueran gaudela, tenperaturak beroagoak eta hotzagoak ere badira gure inguru hauetan. Udan 30º-tik gorako tenperaturak egin ditzake, baina 0º edo hortik beherako tenperaturak ez dira arraroak neguan, batik bat Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan, altuera tarte gehienetan 700-1200 metrotan kokatzen baita.

Denetarikoa da alojamenduen tipologia; 4 hotel (Arantzazun bietako bat aukeratu beharra dago), 2 nekazalturismo eta parketxe bat. Ibiltarientzat erraztasunak jarriko dituzten arren, gehienbat garbitasunari dagokionez esfortzu txiki bat eskatzen dugu.


  • Kale Nagusia 37 | IDIAZABAL (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.