Skip to main content

Aranzazu (Oñati)

Hotel Goiko-Benta

Izenak dioen bezala, bere erroei tinko eusten dien antzinako benta da, Arantzazun bizi izandako garapen artistikoko oroitzapen eta aztarnen gordailu. Zahar eta modernoaren arteko nahasketa bikaina du. 10 logela ditu ekipamendu guztiarekin, jatetxea ere badu eta baita terraza udan ere.


Hotel Sindika

Arantzazuko punturik gorenean kokatzen den nortasun familiarreko hotel atsegina da, inguruko paisaia idilikoaz gozatzeko paregabea. Aizkorri-Aratz parke naturaleko ohiko sarbideetako bat abiatzen da hotel aldamenetik. Logela eskaintza oso zabala du, 4 indibidual eta 35 bikoitz, batenbat hirukoitza bihurtzeko aukerarekin.


Arantzazu Aterpetxea

Arantzazuko Gandiaga topaguneko eraikinean kokaturiko Aterpetxe dotorea da, 2017ko udaberrian inauguratua. Ekipamendu ugari ditu; jantoki eta egongela zabala, sukaldea, hozkailua, denera 56 pertsona har ditzaketen 6 logela (12 pertsonako 4 logela eta 4 pertsonako 2 logela), elbarrituentzako egokituriko bainugela eta dutxak edota igogailua.



  • Santa Maria 24 | ORDIZIA (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.