4. Etxegarate - Lizarrusti

  • Iraupena
    5h 40min
  • Zailtasuna
    Ertaina
  • Distantzia
    14,5 km
  • Bide zirkularra
    Ez
  • Altuera minimoa
    640 m
  • Altuera maximoa
    950 m
  • Mide datuak
    2/1/3/3/ 5h 40min

Etxegarate + info

Lizarrusti + INFO

Geure arbasoek makina bat aldiz egindako bidea da etapa hau. Isilik dauden arren, bidean ikusiko ditugun megalito eta tumulu andanak dira horren lekuko. Hasieran, berehala ikusiko dugu Altzaniako pagadi itzela, bere amaraunetik sortzen delarik Mediterraneorantz isurtzen den Gipuzkoako emari bakarra. Mendebaldeko Igartza tumulua, Bernoako kaltzada ederra, Zelatamuño,... gu baino milaka urte lehenago bizi izandakoen arrastoen parean, gaztetxoak dira bideko mugarriak. Gipuzkoa alde batean, Nafarroa bestean, gailur artean goaz. Alde guztietara erreparatuta ere, ikusgarria da parez pare irekitzen den paisaia. Eta bat-batean, konturatzeke, bide zidorrean behera eta behera goazela Lizarrustira iritsiko gara.

Fuente:

Powered by Wikiloc

  • Santa Maria 24 | ORDIZIA (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.